[La llamada del cuerno]

LA LLAMADA DEL CUERNO fanzinea

La llamada del cuerno fanzinea ez da oso ohiko fanzinea. Aurreko mendeko azken urtean sortua, ia oraintxu arte behintzat irten dena, zenbakiak hogeitapiko luzea eta ale bakoitza kolektibo desberdinek eraikitzen diNate. Bere gaia landa-baserri munduaren asaldura duNK. Lehen ere aleren bat irakurria neukaNan baina 27. duela gutxi esku artera iritsi zaidanean poxa eman zidaNK, oso interesgarria iruditu baitzaidaNK beren gai zerrenda... Eurovegasen aurkako borroka, Arantzadiko baratzeak, landa-okupazio jardunaldiak, sexua eta generoa, La Rueda `hezkuntza´ kolektiboari elkarrizketa, Kontseju irekiak eta komunala, ZAD, garapen mehatsua, Val de Susa, Frackinga, barne krisiak eta hauei nola aurre egin, zergatik norentzako eta nola nahi dugu ekoiztu?, Kooperatiba Integral Kataluiniarra eta kapitalismoaren eroriera, kolektibo, aldizkari, fikzio nahiz ez-fikziozko liburuen gomendioak...
28.ak ere antzeko gaiak jorratzen dizkiNK, gainera eskolararatzearen aurkako olerkiren bat irakur dezakegu bertan, uraren arazoa, serie baten kritika, landa-zinema, Yesako pantanoaren handitzea, Toma la tierra-ri elkarrizketa, kapitalismoa gara, genero biolentzia,...

La llamada del cuerno 27. (12 ab.)

La llamada del cuerno 28. (ek. 13)

-.-
Bide batez eta gaiarekin jarraituz zenbait herri kolektibok duela bi urte Selba etxean izandako herri-okupazio jardunaldien bideo koxkorrarekin usten zaituztegu... eta hurrengoan fanzinetik ateratako olerkitxo bat ere eskainiko dizuegu...